Iraurgi Ikastetxeko LHko Soinketako irakasleak blog hau sortu dugu mugimenduarekin,soinketarekin,gorputza hezitzearekin... zerikusi duen guztiaz hitz egiteko.
2012/11/28
SOINKETA + INGURU
Pasa den astean 3. mailako ikasleak soinketako ordu desberdin bat izan zuten. Inguruko ikasgaian landareak ikasten ari direla aprobetxatuz eta eguraldi ona zegoela ikusiz. Herrian zehar pasiatzera irten ziren argazki kamara hartuta.
Herriko txoko desberdinak ikusi genituen ordubeteko saio honetan eta bitartean hosto desberdinak jaso genituen gela apaintzeko, landare mota desberdinak ikusi eta argazkiak ere atera zituzten ikasle beraiek.
Agian ordu hau ez zen ikasle guztien gustokoa izan baina ongi pasatu genuela esan dezakegu.
2012/11/07
3. mailako ikasleak soinketan
3. mailako ikasleak saskibaloia landu ondoren egun batzutan txiribueltak ikasten edo hobetzen ibili dira. Minik hartu gabe, lepo eta bizkarhezurrak ondo berotu eta ariketa desberdinak egiten egon gara. Txiribueltak zuzen-zuzen egin eta batzuetan atzeraka ere.
Amaieran bakoitzak libre nahi zuen moduan baina KONTUZ jolasten ibili dira koltxonetekin.
2012/10/19
12-13 IKASTURTEA HEMEN DUGU
Lasai egon zaitezte. Ez gaude ahaztuta zuekin. Gertatzen zaiguna zera da, ikasturte hasiera gogorra izan dugula soinketako irakasleak eta gure bloga ezin izan dugula martxan jarri.
Zer moduz oporrak? Dagonekoz ahaztuta baino lasai gabonak ate joka ditugu eta bitartean hemen izango gaituzue gure soinketako klaseetako argazki, bideo, albiste... desberdinekin.
Iaz egin genuen moduan zuen iradokizunak jasotzea nahi ditugu beraz animo eta idaztera.
2012/06/29
JOLAS TRADIZIONALAK (TXAPAK)
2.zikloko ikasleak ikasturteari amaiera emateko soinketako azkenengo saioetan gaur egunean jolasten ez diren jolasetan ibiltzeko aukera izan dute. Nor ez da txapakin ibili? gaur egungo jolas interaktibo, modernoak alde batera utzi ditugu eta gure gurasoek hainbeste jolasten zuten txapetan ibili gara.
Ikasleentzako berria izan da baina oso ondo pasa dute eta oso gustokoa izan da gainera.
Ikusten den moduan ez da gauza asko behar ongi pasatzeko lagunekin.
Ikasleentzako berria izan da baina oso ondo pasa dute eta oso gustokoa izan da gainera.
Ikusten den moduan ez da gauza asko behar ongi pasatzeko lagunekin.
2012/06/11
PILOTA ESERIA OSO GUSTOKO JOLASA
Pilota eseria, oso gustuko jolasa da gure ikasleentzat. Hemn ditugu 5B mailakoak jolasten
2012/06/01
HAMAIKETAKO OSASUNTSUA
Heziketa fisikoko blog honetan ohitura osasuntsuak ere bultza nahi ditugu, gure gorputza zaintzeko modu bat baita. Beraz esan asko gustatu zaigula gure hamaiketakoan (astearte eta ostegunetan) fruta ekartzearen ideia. Ikasleak ere oso ondo erantzuten ari dira: platano, sagar, marrubi, melokotoi eta abar haundi bat ekarriz.
AUPA FRUTA!!!!!!!!
AUPA FRUTA!!!!!!!!
2012/05/21
" DOTXBOL" HIRUGARREN ZIKLOAN
Urtean zehar, soinketako orduetan jolas askotan aritzen gara. Hirugarren zikloan gustokoenetako bat DOTXBOL jolasa da. Frontoian jokatzeko oso joku egokia.
Izerdi ederrak ateratzen dituzte eta frontoiko lurra ere batzuetan ondo garbitzen dute.
Hemen 6A gelakoak DOTXBOLean jokatzen.
Izerdi ederrak ateratzen dituzte eta frontoiko lurra ere batzuetan ondo garbitzen dute.
Hemen 6A gelakoak DOTXBOLean jokatzen.
2012/05/17
TENISEKO SAIOAK
2012/05/10
1.MAILAKOAK SOINKETA EGITEN
2012/05/07
MIKEL ARANBURUK FUTBOLA ETA ERREALA UZTEN DITU
Mikel Aranburu herritarrak, larunbat honetan utziko dio errealean eta futbolean aritzeari. Gure herriko jokalari bikain honek 14 urtez jarraian errealean jokatu du eta larunbat honetan Valentziaren aurkako partidan esango dio agur bere ibilibide bikainari.
Nahiz eta beste taldeen eskaintza onak izan, beti izan da fidel bere taldeari eta gazteentzat eredugarria izan da futbol zelaian izan duen jarrera. Urte guzti hauetan 400 partida baino gehiago jokatu ditu errealean eta momentu onetan, Champions League jokatzeko aukera izan zuen, eta momentu txarretan, bigarren mailara jaitsi zenean, hor egon da errealeko elastiko txuriurdina defendatzen gogo haundiz.
Orain dela urte batzuk, Iraurgi ikastetxeko euskal astean ere parte hartu zuen DBHko,ikasleekin solasaldi batean, Mikel Labakarekin batera.
Beraz, Iraurgi ikastetxearen izenean zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiogu, eta zorte ona izan dezala bere bizi berri honetan.
Agurreko irudiak ikusteko, klikatu hemen http://professional.player.qbrick.com/player.aspx?mid=51DD39E4

HIRUGARREN ZIKLOKOA SOKA SALTOAN
Hirugarren zikloko ikasleak soka saltoan aritu dira soinketako klasean. Hemen duzue 5C gelakoen
erakustalditxoa
2012/05/04
4. MAILAKOEN OREKA
2012/05/03
1000 BIXITA
Eskerrik asko denoi. Ez genuen espero horrelako denbora gutxian arrakasta hau izatea, hainbeste pertsona ibiltzea orain dela gutxi sortu dugun blog honetan. Lanean jarraitzeko eta hobetzen jarraitzeko gogo gehiago ematen digu honek. Beraz, eskerrik asko eta jakin edozein iradokizun jasotzeko prest gaudela.
2012/04/29
INKESTA
Inkestako galdera aldatu egin dugu. Animatzen zaitugu bertan parte hartzera, horrela zuen gustoko kirolak zein diren ezagutuko baititugu. Bestalde esan aurreko inkestako emaitzak ikusirik kirolari amorratuak zaudetela gehienok, %85ak oporretan kirola egin duela esan baitu.Segi horrela
2012/04/23
EGUNEROKO LANAK (zapatilak lotzen)
2012/04/19
SOKADANTZA SAIO BIKAINA
Soinketan sokadantzan ibiltzen dira gure ikasleak. Zenbat denbora beharko genuke horrelako saio bat prestatzeko? ikusi eta disfrutatu hemen klikatuaz
2012/03/30
3. MAILAKOAK IGERIKETA AMAITU DUTE
3. mailako ikasleak martxoak 30ean amaitu zuten beraien igeriketa saioak. Hauek 3 astetan egunero joan dira igerilekura beraien igeriketa egiteko modua hobetzeko asmoz. Azkenengo eguna uretan jolasten pasa zuten.
Opor ondoren 2. mailako ikasleak hasiko dira beraien saioekin.
Opor ondoren 2. mailako ikasleak hasiko dira beraien saioekin.
5. MAILAKO IKASLEAK ERREALAREKIN ZUBIETAN
5. mailako ikasleak martxoak 28an Zubietan izan ziren errealaren entrenamendua ikusi eta instalakuntzak ezagutzen, hau amets bat programaren barruan. Bertan errealeko jokalari desberdinekin egoteko aukera ere izan zuten. Hemen duzue bideoa.
Arratsaldean bidaiari amaiera emateko Miramon-Kutxa espazioan egon ziren. Bertan ikastetxean ikasitako gauza desberdinak praktikan jarri eta ikusteko aukera izan zutelarik.
Arratsaldean bidaiari amaiera emateko Miramon-Kutxa espazioan egon ziren. Bertan ikastetxean ikasitako gauza desberdinak praktikan jarri eta ikusteko aukera izan zutelarik.
6. MAILAKOAK IGERILEKUAN.
6. mailako ikasleak martxoan soinketako orduaren barruan beraien igeriketako saiotxoak ere izan dituzte. Hemen duzue saio horietako baten bideo txiki bat .
2012/03/14
eskupilotako unitatean
Ikasleak eskupilotako klaseak ari dira hemen dituzue bertako arauak. Klikeatu hemen
Suscribirse a:
Entradas (Atom)