2013/03/05

GURE ARTEAN DUGU MIKEL


 2. eta 3. zikloko soinketako klaseetan gure artean dugu Mikel praktiketako ikaslea. Iaz gurekin izan genuen hilabetetxo batean baina aurten 3 hilabetetan izango dugu gure artean. Soinketako klaseetan egongo da  batez ere hau baita bera egiten ari den espezialitatea.
 Ongi etorria beraz eta ea gustora dagoen gure artean.

IGERIKETA

 3. mailako ikasleak amaitu dituzte beraien igeriketako saioak. Bertan beraien igeri egiteko era hobetzen saiatu dira eta bai lortu ere. Orain 2. mailako ikasleak daude bertan.
 Hemen duzue bideotxo txiki bat 3. mailako ikasleak igerilekuan jolasean.