2013/04/19

5. MAILAKOAK "ERREALAREKIN"

Aste santuko oporren aurretik, gure ikastetxeko 5. mailako  ikasleak errealak antolatzen duen Amets Bat ekitaldian hartu zuten parte.

Bertan, Zubietako instalakuntzak ikusi genituen, errealaren historiako bideo bat, jolasak burutu eta Errealaren entrenamendua ikusi.

Bukatzeko, errealeko jokalari, Antoine Griezman eta Claudio Bravorekin aritu ginen solasean.

Gure bisita jaso ondoren, erreala Europara begira dago. Ea horrela jarraitzen duen eta programaren izenak esaten duen bezala, "AMETS BAT" egi bihurtzen den.... GORA  ERREALA ETA GORA  IRAURGI¡¡¡¡
                                          5A    MAILA
                                          5B  MAILA
                                          5C  MAILA
                                          NAGORE eta GRIEZMAN

6. MAILAKOAK IGERIKETAN

Soinketako   ordua aprobetxatuz, urteroko legez, 6. mailako ikasleak Azpeitiko igerilekura joan dira soinketako klasea burutzera.

Bertan, igeriketako estilo desberdinak eta jolasak  egin dituzte. TOPERA DISFRUTATU DUTE.....

Argazkian 6B mailako  neska mutilak....

" GURE ESKU DAGO" 3. eta 5. MAILA

Laster da Iraurgiko astea eta aste hortako egitarauaren barnean, badakigu Iraurgi ikastetxeko eragile guztiak, flashmove bat prestatzen ari garela.

Gaur ostirala, 3A eta 5B geletako ikasleak batera entsegua burutu dute.

Hemen duzue entsegu horren bideotxoa.....

ZAINDARI EGUNERAKO FLASHMOVE

  
Iraurgi Ikastetxeko hezkuntz partaide guztiak ( ikasle, irakasle, guraso...) parte hartuko dugu hurrengo maiatzak 10ean LHko eraikinean ospatuko den flash movean. Horretarako soinketako irakasleak ere, soinketako orduetan ensaiotxoak egiten ari dira beraien ikasleekin. Hementxe duzue 4. mailako ikasle batzuen zatitxo bat.
ANIMO eta parte hartu.

2013/04/18

ERRAKETAK UTZI ETA PATINAK HARTU


2. Zikloko ikasleak azkenengo aste hauetan pilotekin ibili dira eta batez ere teniseko erraketekin. Aurreko albistean esaten genuen moduan Mikel praktikak egiten dugu gurekin eta hau aprobetxatuz 4. Mailako ikasleak erraketak alde batera utziko dituzte oraingoz eta hurrengo 2 asteetan patinetan ibiliko dira.
 Mikelek ikastaroak eginak dituela eta ongi patinatzen dakiela aprobetxatuz soinketako irakasleak eta ikasleak patinetan ibiltzen ikasiko dute.
Mikelek 6. mailan eta 4. mailan emango ditu saio hauek.
Hurrengo albistean jarriko dugu argazki edo bideoren bat.