2012/03/30

3. MAILAKOAK IGERIKETA AMAITU DUTE

3. mailako ikasleak martxoak 30ean amaitu zuten beraien igeriketa saioak. Hauek 3 astetan egunero joan dira igerilekura beraien igeriketa egiteko modua hobetzeko asmoz. Azkenengo eguna uretan jolasten pasa zuten.
 Opor ondoren 2. mailako ikasleak hasiko dira beraien saioekin.

5. MAILAKO IKASLEAK ERREALAREKIN ZUBIETAN

5. mailako ikasleak martxoak 28an Zubietan izan ziren errealaren entrenamendua ikusi eta instalakuntzak ezagutzen, hau amets bat programaren barruan. Bertan errealeko jokalari desberdinekin egoteko aukera ere izan zuten. Hemen duzue bideoa.
Arratsaldean bidaiari amaiera emateko Miramon-Kutxa espazioan egon ziren. Bertan ikastetxean ikasitako gauza desberdinak praktikan jarri eta ikusteko aukera izan zutelarik.

6. MAILAKOAK IGERILEKUAN.

6. mailako ikasleak martxoan soinketako orduaren barruan beraien igeriketako saiotxoak ere izan dituzte. Hemen duzue saio horietako baten bideo txiki bat .