2012/05/10

1.MAILAKOAK SOINKETA EGITEN

Hemen dituzue 1.A gelako ikasleak " Baloi gerra " jolasa egiten. Jolasean ongi pasatseaz gain, aspektu ugari lantzen dira. Arauak betetzen eta onartzen, trebetasun fisikoak hobetzen...besteak beste.

2012/05/07

MIKEL ARANBURUK FUTBOLA ETA ERREALA UZTEN DITU

Mikel Aranburu  herritarrak, larunbat honetan utziko dio errealean eta futbolean aritzeari. Gure herriko jokalari bikain honek 14 urtez jarraian errealean jokatu du eta larunbat honetan Valentziaren aurkako partidan esango dio agur bere ibilibide bikainari.

Nahiz eta  beste taldeen eskaintza onak izan, beti izan da fidel bere taldeari eta gazteentzat eredugarria izan da futbol zelaian izan duen jarrera. Urte guzti hauetan 400 partida baino gehiago jokatu ditu errealean eta momentu onetan, Champions League jokatzeko aukera izan zuen, eta momentu txarretan, bigarren mailara jaitsi zenean, hor egon da errealeko elastiko txuriurdina defendatzen gogo haundiz.

Orain dela urte batzuk, Iraurgi ikastetxeko euskal astean ere parte hartu zuen DBHko,ikasleekin solasaldi batean, Mikel Labakarekin batera.

Beraz, Iraurgi ikastetxearen izenean zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiogu, eta zorte ona izan dezala bere bizi berri honetan.

Agurreko irudiak ikusteko, klikatu hemen   http://professional.player.qbrick.com/player.aspx?mid=51DD39E4 

HIRUGARREN ZIKLOKOA SOKA SALTOAN

Hirugarren zikloko  ikasleak soka saltoan aritu dira  soinketako  klasean.  Hemen duzue 5C gelakoen 
erakustalditxoa