2013/04/26

2.MAILAKOAK PILOTEKIN JOLASEAN

2. Mailako ikasleak, tenisko pilotekin ariketak eta jolasak egiten ari dira.Hauen bitartez koordinazioa eta beste zenbait trebetasun lantzen dira eta gainera oso ongi pasatzen dute.

4A GELAKO IKASLEAK PATINATZEN



Hemen ikus ditzakegu 4A gelako ikasleak patinak jantzita. Batzuentzako lehenengo aldiz, eta benetan ondo konpondu direla. Ikusgarria izan da zenbat hobetu duten egindako 2 saioekin.
 Beste batzuk berriz irakasle  (Aitor) bera baino hobeto moldatzen direnak.

2013/04/23

6. MAILAKOAK   "PATINEKIN  JOLASEAN"

6.mailako ikasleak, Mikelek prestatutako proiektuan parte hartzen ari dira. Proiektua, irristaketari buruzkoa da eta bertan hainbat saio izango dituzte, patinen mundua lantzeko.

Hemen dituzue pare bat bideo 6A mailakoenak.