2013/05/15

4. MAILAKO IKASLEAK AITONA-AMONEKIN


4. mailako ikasleak atzo ekintza polit bat izan zuten belaunaldi arteko programaren barruan. Bertan 4. mailako 3 gelak eta etorri zitzaizkigun 20 bat aitona-amonek soinketako saio desberdin bat izan zuten. Elkarri lagunduta, batzuen esperientzia eta besteen gaztetasuna elkartuz jolas eta ariketa desberdinak egin zituzten.
Ederki pasa zuten guztiak!!!!!! Esperientzi polita benetan!!!!!!!






2013/05/14

PATINEKIN LOIOLA ALDERA BIDEGORRITIK

6. mailako ikasleak, patinetan hainbat saio burutu ondoren, Loiola  aldera irteera egitea pentsatu dugu.

Bidegorrian zehar eta eguraldi bikainarekin, gozamenerako soinketa saioa  burutu dugu, izerdi mordoa atereaz. HAU  DA  GOZAMENA!!!!



Loiolara  gindoazela, zein aurkituko eta gure ikastetxeko eskolaurreko umeak. Beraiekin batera  argazkia ateratzea pentsatu dugu.